Hemen zaude: Hasiera Berrikuntza eta Teknologiaren kudeaketa KIT-VPD Proiektua

KIT-VPD Proiektua

KIT-VPD Mondragon Unibertsitateak Beterri-Donostiako Garapen Agentziarekin batera sustatutako mikropymeei zuzendutako berrikuntza proiektua da. Balioztatutako metodologia eta teknika modularretan oinarritzen den proiektua da, non alde batetik, enpresentzako balio proposamenen garapenaren bitartez berrikuntzarako ekintzak sustatzen diren eta bestetik, ikasketa prozesu modular eta eskalagarria emateko aukera dagoen.

Dibertsifikatu edota produktu eta zerbitzuen balio-kate osoan zehar berrikuntza aplikatu nahi duten enpresetan, bezeroa gertutik ezagutu, segmentatu eta bere behar eta itxaropenak ulertu behar direla ikusi da. Ondoren, bezeroei eskaintzen dieten balioa aztertu ahal izateko.

KIT-VPD-ek, enpresak berrikuntza prozesuetan trebatzea du helburu, balio proposamen berritzaileak garatzerako orduan, bezeroa oinarritzat hartzearen garrantzia azpimarratzen duelarik.

Beraz, proiektu honen helburua Mikropymeetako pertsonak trebatzean datza, horretarako Lean Startup ikuspegia eta bideragarria den produktu minimoaren (Minumun Viable Product, MPV) definizioa oinarri gisa hartu eta momentu oro errealitatearekin kontrastatuko den bezeroen bilaketa eta balio proposamenen diseinua bermatzen duen ikasketa prozesua abiatu delarik.

KIT-VPD proiektuaren garapen arrakastatsuaren bitartez, 38 pertsona trebatu dira, metodologia 12 enpresetan txertatu delarik. Ondorioz, 28 bezero profil eta 25 balio proposamen modelizatu dira eta bideragarriak diren 17 produktu minimo garatu dira.

Deskarga ezazu KIT-VPD gida pdf


gipuzkoako foro aldundia