Hemen zaude: Hasiera Berrikuntza eta Teknologiaren kudeaketa ETEBHI Proiektua

ETEBHI Proiektua

ETHEBI Mondragon Unibertsitateak Beterri-Donostiako Garapen Agentziarekin batera sustatutako proiektua da eta enpresa txiki eta ertainen eraldaketa bermatzea (estrategia, teknologia, berrikuntza eta pertsonak) du helburu.  Horretarako, berrikuntza, bezeroen garapena eta balio proposamenari buruzko elementu estrategikoen inguruko diagnostikoa egin eta jarduera desberdinak garatu dira, enpresen lehiakortasuna sustatzea, eskualdeko garapena, enpresen trebakuntza eta ezagutza triangelua indartzeko asmoarekin.

Erronka horri erantzuna emateko, erakundearen egungo egoera ebaluatzen, konparazio-ebaluazioa errazten eta hobekuntzarako ildoak eskaintzen laguntzen duen heldutasun eredu arina garatu da.

Beraz, heldutasun eredu honen bitartez, enpresa txiki eta ertainek euren balio proposamena, erakundea eta negozio eredua eraldatzeko eta egokitzeko gida eskuratzen dute, zeinekin merkatu eta sektoreen eskari zein bezero eskakizun berriei aurre egiteko eta diferentziazio lehiakorra lortzeko aukera izango duten.

ETHEBI proiektuaren garapen arrakastatsuaren bitartez, 25 pertsona trebatu dira gipuzkoako 11 enpresa desberdinetan, berrikuntzen garapenerako bokazioa duten mikropymeen parte hartzea nabarmendu delarik.

Deskarga ezazu ETHEBI gida pdf


gipuzkoako foro aldundia